2012/03/01

Inauteriak

Joan den otsailaren 17an, eskolan inauteriko jaia ospatu genuen. Eskola osoa mozorratu egin zen.Txikienetatik handienetara, hauexek ziren gure mozorroak:
Bi urteko eta hiru urtekoak sukaldariz mozorratu ziren.
Lau eta bost urtekoak tomate gorriz mozorratu ziren.
Gu, lehenengo mailakoak, marrubi gozoak bihurtu ginen.
Bigarren mailakoak anana tropikalaz mozorratu ziren.
Hirugarren mailakoak arrainez joan ziren.
Laugarren mailakoak abakandoz mozorratu ziren.
Bosgarren eta seigarren mailakoak gozoenak izan ziren, gozokiaz jantzita egon zirelako.

Hasieran klasean mozorroak jantzi genituen.
Gero patioan egon ginen eta argazkiak bukatu genituenean, Lasesarreko polikiroldegira joan ginen dantzatzera. Han oso ondo pasatu genuen eta konturatu gabe eskola bueltatzeko ordua ailegatu zen.